EUSKADI – KUBA, NAZIOARTEKO LEHIA

(Donostian, 2018ko martxoaren 28tik 29ra)

 

 

 

Gipuzkoako Gros Xake Taldeko lokalean jokatu zen, 2018ko martxoaren 28an eta 29an. Hau da, Donostiako Karmelo Balda Pilotalekuan (Anoeta Pasealekua, 20). Bi egunetan, goizeko 10etan hasita.

 

            Adin guztietako Selekzioen arteko lehia izan zen, 8 mahaitan jokatuta, bi itzulitan. Aktibo modalitatean jokatu zen (xake azkarra).

 

            Iñigo Argandoña Riveira izan zen Euskadiko hautatzailea. Lukas Iruretagoiena Pascual nazioarteko epaileak zuzendu zuen neurketa.

 

            Lehenengo egunean lehia ez zen erabakita geratu, Kubak 3-5eko abantaila hartu arren. Bigarren egunean, ordea, kubatarrek lana biribildu zuten. Azkenean, Kubaren garaipen argia.

 

            Alejandro Franco Alonso eta Javier Marchena Hurtado izan ziren euskal jokalaririk onenak, euren bi partidetan garaile izan baitziren.

 

            Horrelako lehiak sustatzeko asmoa du Euskal Xake Federakuntzak, euskal selekzioa gero eta gehiago indartzeko.

 

         2018-03-28: LEHENENGO TXANDA

 

            Alejandro Franco Alonso (Nazioarteko Maisua) (Euskadi) – Renier Vazquez Igarza (Maisu Handia) (Kuba): 1-0.

Lelys Stanley Martinez Duany (Maisu Handia) (Kuba) – Santiago Gonzalez De la Torre (Nazioarteko Maisua) (Euskadi): 1-0.

            Iñigo Argandoña Riveira (Nazioarteko Maisua) (Euskadi) – Luis Lazaro Aguero Jimenez (Nazioarteko Maisua) (Kuba): 1-0.

Daniel Pulvett Marin (Nazioarteko Maisua) (Kuba) – David Astasio Lopez (FIDE Maisua) (Euskadi): 1-0.

            Patrice Etxegarai (Nazioarteko Maisua) (Euskadi) – Christof Sielecki (Nazioarteko Maisua) (Kuba): 0-1.

Mairelys Delgado Crespo (Emakumezko Maisu Handia) (Kuba) – Javier Marchena Hurtado (FIDE Maisua) (Euskadi): 0-1.

            Eihartze Buiza Prieto (Emakumezko FIDE Maisua) (Euskadi) – Yaniela Forgas Moreno (Emakumezko Nazioarteko Maisua) (Kuba): 0-1.

Yudania Hernandez Estevez (Emakumezko Nazioarteko Maisua) (Kuba) – Maitane Varas Lopez de Echezarreta () (Euskadi): 1-0.

 

            Osotara, Euskadi – Kuba: 3-5.

 

         2018-03-29: BIGARREN TXANDA

 

            Renier Vazquez Igarza (Maisu Handia) (Kuba) – Alejandro Franco Alonso (Nazioarteko Maisua) (Euskadi): 0-1.

Santiago Gonzalez De la Torre (Nazioarteko Maisua) (Euskadi) – Lelys Stanley Martinez Duany (Maisu Handia) (Kuba): 0-1.

            Luis Lazaro Aguero Jimenez (Nazioarteko Maisua) (Kuba) – Iñigo Argandoña Riveira (Nazioarteko Maisua) (Euskadi): 1-0.

David Astasio Lopez (FIDE Maisua) (Euskadi) – Daniel Pulvett Marin (Nazioarteko Maisua) (Kuba): 0-1.

            Christof Sielecki (Nazioarteko Maisua) (Kuba) – Patrice Etxegarai (Nazioarteko Maisua) (Euskadi): 0’5-0’5.

Javier Marchena Hurtado (FIDE Maisua) (Euskadi) – Mairelys Delgado Crespo (Emakumezko Maisu Handia) (Kuba): 1-0.

            Yaniela Forgas Moreno (Emakumezko Nazioarteko Maisua) (Kuba) – Eihartze Buiza Prieto (Emakumezko FIDE Maisua) (Euskadi): 1-0.

Maitane Varas Lopez de Echezarreta () (Euskadi) – Yudania Hernandez Estevez (Emakumezko Nazioarteko Maisua) (Kuba): 0-1.

 

            Osotara, Kuba – Euskadi: 5’5-2’5.

 

            Bi txanden ondoren, Euskadi – Kuba: 5’5-10’5.

 

2018 EUSKADI-CUBA

 

2018 EUS-CUBA

 

Santi Gonzalez de la Torre (EUS)  frente a Lelys  Stanley Martinez Duany (CUB)

 

2018-03-29.

 

Iturria: Euskal Xake Federakuntza.